Laino Txiki, egizu negar poliki ipuina

Laino Txiki, egizu negar poliki ipuina Monika Arratibel Goñi eta Xabier Etxaniz Ulaziak sortu zuten 2020ko apirilean eta urte bereko abenduan Erein argitaletxeak argitaratu zuen.

Monika Arratibel Goñi, ataundarra, ofizioz Haur Hezkuntzako irakaslea da eta afizioz, berriz, antzezle… ameslaria! 3 urte zituenetik antzerki munduan dabil Ataungo Jentilbaratza kultur elkartean. Hori horrela, talde lanean ohitua dago. Bakarlari lanetan, soilik lanean kontatzen du ipuina. Gainontzean, ipuin kontaketa antzeztuak egin izan ditu.

Xabier Etxaniz Ulazia azkoitiarra Bigarren Hezkuntzako irakaslea da. Txikitan asko gozatzen zuen arkatz eta margoekin pertsonaia eta mundu berriak sortzen. Urte luzez marraztu gabe egon bada ere, ilusioz kendu dizkio hautsak margoei, haurrentzako mundu berriak margotzeko.

Esan bezala, 2020ko apirilean sortu zuten Xabier eta Monikak Laino Txiki egizu negar poliki ipuina, eta 2020ko abenduan Erein argitaletxeak argitaratu zuen. Ipuinak handiena izan nahi zuen laino baten istorioa kontatzen du, eta lagunen beharra eta umiltasuna bezalako baloreak azpimarratzen ditu. Segidan ipuinaren kontakizuna duzue ikusgai/entzungai:

Laino Txiki, egizu negar poliki ipuinaren kontaketa.

Ipuin kontaketaz gain, bi autoreek 2020ko Durangoko Azokan egin zuten kontakizuna ikus dezakezue hemen, non Monikak Laino Txiki-ren istorioa kontatzen duen bitartean, Xabier ipuineko ilustrazioak osatzen ikus dezakegun.