Goikoak eta behekoak album ilustratuaren proposamen didaktikoa

Goikoak eta Behekoak Paloma Valdiviak 2010. urtean argitaratutako album ilustratua da, Pamiela argitaletxearen eskutik.

Kontzeptuak eta baloreen mundu bat eskaintzen digu, non aurreiritziak jolas simetriko batean aurkezten baitira modu kontrajarrian; ahoz gora, edota ahoz behera. Koloreek eta simetriek gidatzen dute album ilustratu osoa.

Album ilustratu hori oinarri gisa harturik, proposamen didaktiko bat sortu dugu, adin eta maila ezberdinetako haurrekin liburuan azaltzen diren ideia ezberdinak lantzeko helburuarekin. Haur Hezkuntzatik hasita (4 urte), Lehen Hezkuntzarako 4. mailara arte (9 urte), guztira 6 jarduera eskainiz.

  • TESTUINGURUA:

Diseinatutako proposamen didaktikoa, berez, eskola txiki edota ertain baterako sortua dago, hain zuzen, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako adin bakoitzeko gela bana duenarentzat. Hala ere, horrek ez du esan nahi eskola handi batean edota linea bat baino gehiago duen zentro batean praktikan jarri ezin denik.


  • HELBURU NAGUSIAK:

Jarduera sorta honen bidez, batez ere, bost helburu landu nahi dira:

  1. Irakurzaletasuna sustatzea eta haurra literaturara hurbiltzea.

  2. Mundua eta bertako gizarte ezberdinak ezagutzea.

  3. Sormena lantzea.

  4. Enpatia jorratzea.

  5. Egungo kontsumo ohiturak aztertu eta horiekiko ikuspegi kritikoa eraikitzea.


  • NORI ZUZENDUA?

Hasieran esan bezala beraz, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapak biltzen dituen unitatea da, 4 urtetatik hasita 9 urtera arte. Adin tarte bakoitzerako jarduera bana proposatzen da, jarduera horiek haurren adin eta ezaugarrietara egokituz. Horretaz gain, jarduerek etapa ezberdinetan lotura izateko, azken jarduera nagusi bat proposatzen da, ikasle guztiek munduko liburutegi bat sortuz eta kontakizun jardunaldiak antolatuz.

Proposamen didaktikoaren nondik norakoak zehatzago ikusteko, KLIKATU HEMEN.