11 kantatzeko proiektua:
11 ipuin klasiko bertso bihurtuta eta horiek lantzeko proposamen didaktikoa
11 Kantatzeko Proiektuaren proposamena Urko Egaña Calderonen eskutik jaso dugu. 2013. urtean Urkok berak sortutako lana da, literaturatik bertsolaritzarako zubia modu entretenigarrian igarotzeko helburuarekin sortua. Nahiz eta egiletza berea izan, proiektu hau jende gehiagorena ere badela esan beharra dago: Oskar Estanga (musika moldaketak), Olatz Amozarrain (musika gainbegiratua eta zeharkako txirula), Antton Iztueta (bideoen muntaiak) eta Leire Derteano (marrazkiak). Proiektu honetako edukia, batetik, liburu batek eta bi CDk osatzen dute; eta bestetik, DVD batek.
Bertsolaritza eta literatura unibertsala uztartu nahian egindako lan honek hainbat ipuin klasiko, eta beste zenbait ez hain ezagun biltzen ditu bertso bihurtuta, musikatuta eta marrazkiz lagunduta. Denera hamaika ipuin biltzen dira: Hiru txerritxoak, Mari Errauskin, Txanogorritxo, Txori abeslaria, Sant Jordi eta herensugearen kondaira, Zazpi antxumetxoak, Pinotxo, Oñatiko jentilak, Txitxirio txiki, Hamelingo txirularia eta Edurnezuri.
Helburuetako bat literaturatik bertsolaritzarako zubia modu entretenigarrian igarotzea da. Asmoa ez da gizartearekin bat ez datozen zenbait balio sustatzea (emakume eta gizonezkoen rolak, maitasunaren forma klasikoak, etab.). Ipuin hauek aipatu balioei buruzko hausnarketa eguneratua egitea ahalbidetu dezakete, egungo pentsaera guztiak errespetatuz.
Proiektu hau adin desberdinetako haurrekin lantzeko prestatu dugun proposamen didaktikoa orrialdearen beheko aldean duzue eskuragarri, ondorengo bideoen azpian, hain justu ere.
TXORI ABESLARIA
HAMELINGO XIRULARIA
HIRU TXERRITXOAK
SANT JORDI ETA HERENSUGEAREN KONDAIRA
PINOTXO
MARI ERRAUSKIN
OÑATIKO JENTILAK
TXANOGORRITXO
EDURNEZURI
TXITXIRIO TXIKI
ZAZPI ANTXUMETXOAK