NOR GARA
Haur Hezkuntzan graduatutako lau irakasle gazte gara. Irakaskuntzak ez ezik, euskarak eta euskal kulturaren gaineko interesak ere batzen gaitu. Hori horrela, haurrei begira, euskal kulturak euskarri desberdinetan ematen dituen aukerak bildu eta erabilgarri jarri nahi izan ditugu guraso, irakasle, ikasle zein beste edozein jakintzalerentzat.
Bilatu zuen gustuko abesti, liburu eta olerkiak; erabili eta zabaldu!
Baliagarri suertatuko zaizuelakoan,
HitzKeta.
HitzKeta proiektuaren xehetasunak ezagutu nahi izanez gero... KLIKATU HEMEN.