OLERKIAK LANTZEKO PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

HitzKetaren webguneko "OLERKIAK" atalean, hainbat gairi esleitutako olerki bildumak daude ikusgai. Jarraian, olerkiak nola lan daitezken aipatuko dugu:

· Ahozgorako irakurketa

Olerkiak lantzeko modu bat helduek ahozgora irakurtzea da haurrek adi entzuten dieten bitartean.

· Onomatopeia jolasa

Hainbat eta hainbat olerkitan, onomatopeiak topa ditzakegu. Jolas honetarako, beharrezkoa da onomatopeiak dituzten olerkien hautaketa egitea. Helduek olerkiak ahozgora irakurri ondoren, haurrari onomatopeiak identifikatzen lagunduko diogu eta hurrengo pausua honakoa izango da: helduak olerkia irakurtzea, baina onomatopeiak dauden zatiak haurrek esatea.

· Memoria jolasa

Olerkiak buruz ikasteko balio dezake jarduera honek, nahiz eta hori ez izan gure helburua. Jolas honetan, olerkia zatikatu egingo dugu. Lehenengo txandan, olerkia osorik esango diegu haurrei. Bigarren txandan, zati bat haurrek beraiek bakarrik esan beharko dute, hirugarrenean, bi zati beraiek bakarrik esan beharko dituzte... eta modu horretan, olerki osoa beraiek bakarrik esaten duten arte.

Jarduera hau egun bat baino gehiagotan egiteko egokiagoa da guztia egun batean egiteko baino. Haurrentzat konplexuegia eta nekagarriegia bailitzake guztia jarraian egitea.

· Irudikapen jolasa

Jarduera honetan helduak olerki bat aukeratu eta haurrei behin eta berriz irakurriko die. Bitartean, haurrek olerkiak iradokitzen dienarekin marrazki bat egin beharko dute. Horretarako, pertsona helduak espazio eta material egokiak beraien esku jarriko ditu.

Behin marrazkia eginda, haur bakoitzak bere marrazkiaren inguruko azalpena eman dezake nahi baldin badu.