LIBURUAK
Euskarazko eta kalitatezko liburuak bildu nahi izan ditugu atal honetan. Ikus dezakezuen bezala, liburuak bost multzo ezberdinetan sailkatu ditugu: album ilustratuak, ipuinak, album mutuak, ahozkotasuna eta bestelakoak. Hauetan, genero bakoitzari dagokion liburu multzoa aurkituko duzue.
Liburu bakoitza erraz identifikatzeko, bere azalarekin aurkeztu dugu eta liburuaren inguruko informazioa ere gehitu dugu: idazlea, ilustratzailea, argitaletxea, zein urtetakoa den eta baita zein adinetako haurrentzako den ere. Argitu nahi dugu, hala ere, azken irizpide hau (haurren adina) orientagarria besterik ez dela, eta haurren gaitasunaren arabera, liburuarekin egingo den lanketaren arabera... irakurleen adina ere asko alda daitekeela. Horretaz gain, liburuaren azalean klikatuz gero, liburuaren gaineko xehetasun gehiago aurkitu ahal izango duzue, iturri ezberdinetatik jasotako informazioari esker. Eta liburu batzuen izenburuan klikatuta, liburua kontalari ezberdinen eskutik entzuteko aukera izango duzue.
Halaber, gure bilduman ditugun liburuekin egiteko moduko zenbait proposamen bildu, eta ikusgai jarri ditugu behean dagoen "proposamen didaktikoa" atalean.