KORRIKA!
Aurten ospatzekoa zen 22. Korrika, baina COVID-19 pandemia dela eta, urtebete atzeratu behar izan dute euskararen aldeko ekimen erraldoia. Guk, haatik, ez diogu uko egin nahi izan gure hizkuntzaren aldeko festa hau ospatzeari, ezohiko moduan bada ere. Hori horrela, KORRIKAren edizio guztietako abestiak bildu ditugu. Presta gaitezen, kantuan eta dantzan, 2022ko KORRIKArako!
Festa urtebete atzeratzeak, ordea, zulo handia eragingo du, eta, ondorioz, herritarren sostengua eskatu du antolakuntzak. Aurtengo bultzadari esker, hurrengo urteko KORRIKA are indartsuagoa izatea dute helburu. Ekarpena egin nahiz izanez gero, klikatu hemen. Bultza euskaltegiak, bultza euskara!
Azpiko abesti ofizialez gain, honako abesti hauek ere lotura zuzena dute festa honekin: Lotsa galdu, tipi tapa korrika! eta Txis pun! Korrika!.
KLIKA (2019)
Korrika 21
ZIRKORRIKA (2017)
Korrika 20
DENOK KORRIKARA! (2015)
Korrika 19
BAGOAZ! (2013)
Korrika 18
EUSKALAKARI (2011)
Korrika 17
ONGI ETORRI, LAGUN! (2009)
Korrika 16
HELDU (2007)
Korrika 15
NI ERE BAI (2005)
Korrika 14
GERO BAT GAURDANIK (2003)
Korrika 13
BIG BEÑAT (2001)
Korrika 12
1 ETA 1 (1999)
Korrika 11
EUSKAL HERRIA KORRIKA (1997)
Korrika 10
BIZI GANORAZ (1995)
Korrika 9
AIDE KORRIKA (1993)
Korrika 8
KORRIKA 7 (1991)
GU AEK-KOAK GARA (1989)
Korrika 6
KORRIKA 5 (1987)
KORRIKA 4 (1985)
KORRIKA 3 (1983)
KORRIKA 2 (1982)
KORRIKA 1 (1980)