ABESTIAK LANTZEKO PROPOSAMEN DIDAKTIKOA
Dantzatu
Dantzak haurrei gorputz adierazpena eta gaitasun motoreak garatzen laguntzen die. Aldi berean, abestien ezaugarriak barneratzeko ere modu egokia da dantza egitea. Dantza pauso bakoitzak bere zailtasuna dauka eta pausu errezenetatik zailenetarako abanikoa daukagu hautagai. Abestiak dantzen bidez lantzeko proposamena honakoa da:
Abestia entzun eserita gauden bitartean.
Abestiaren musikazko zatian dantzatu eta zati kantatuan geldirik egon.
Abestiaren zati kantatuan dantza egin eta musikazko zatian geldirik egon.
Abestiaren zati kantatuan, zein musikazko zatian dantzatu, baina bakoitzean dantza pausu desberdinak egin.
Musikaren bolumenarekin jolas eginez, bolumena altuagotzean dantza pausuak nabarmenago egin eta aldiz, musika bajutzean, pausuak modu suabegoan egin.
Musikari Play eta Stop emanez, abestia eteten denean haurrei dantzaldia etenarazi eta aldiz, musika martxan jartzean, dantzan jarraituarazi.
Proposamen hau haurren erritmora egokitu daiteke. Haur batzuek nahikoa izango dute astebete pausu guztiak burutzeko. Beste haur batzuk, aldiz, hilabete beharko dute gauza bera egiteko. Haur bakoitzak bere erritmoan ariketak burutzea da jarduera. Ez dago zertan pausu guztiak burutu beharrik. Nahi duenak, lehen bi pausuak soilik burutu ditzake, edota lehena bakarrik. Norberaren aukera da hori.
Dantza hauek burutzeko oinarrizko pausuak honako hauek izan daitezke: jauzi egitea, pausu handiak edo txikiak ematea, hankak zabaltzea, besoak zabaltzea, bueltak ematea, oinez edota korrika ibiltzea, etzatea, zutitzea, esertzea, eskuekin lurra ikutzea etab.
Abestu
Kanta guztien bideoetan abestien letrak txertatuta daude. Beraz, bai irakurtzen dakiten ikasleek, bai gurasoek, abestien letrak irakur ditzakete.
Gure proposamena honako hau da, pausuz pausu egiteko.
Abestiak bideoari begira eta letra irakurriz abestu.
Abestiak musikaren laguntzaz baina letra irakurri Gabe abestu.
Abestia musikarik gabe baina letra irakurriz abestu.
Abestia musikarik eta letrarik gabe abestu.
Proposamen hau haurren erritmora egokitu daiteke. Haur batzuek nahikoa izango dute astebete pausu guztiak burutzeko. Beste haur batzuk, aldiz, hilabete beharko dute gauza bera egiteko. Haur bakoitzak bere erritmoan ariketak burutzea da jarduera. Ez dago zertan pausu guztiak burutu beharrik. Nahi duenak, lehen bi pausuak soilik burutu ditzake, edota lehena bakarrik. Norberaren aukera da hori.
Gorputz perkusioa
Gorputz perkusioak haurrei euren gorputzaren ezagutza eta erritmoa garatzen laguntzen die. Aldi berean, abestien ezaugarriak barneratzeko ere modu egokia da gorputz perkusioaren bidezko adierapena. Perkusio modu bakoitzak bere zailtasuna dauka eta pausu errezenetatik zailenetarako abanikoa daukagu hautagai. Aldiz, marka daitezkeen erritmoak ere anitzak izan daitezke, pultsua edo azentua marka baititzakegu, esaterako. Abestiak gorputz perkusio bidez lantzeko proposamena honakoa da:
Abestia entzun, pertsona heldu batek txaloen bidez erritmoa markatzen duen bitartean.
Abestia entzun bitartean, pertsona helduarekin batera txaloka erritmoa markatzea.
Abestia entzun bitartean, pertsona helduak abestiaren zati bateko erritmoa markatuko du txaloen bidez. Esaterako, lehen zortzi konpasetan. Datozen zortzi konpasetan haurrak markatuko du erritmoa txaloen bidez.
Helduen laguntzarik gabe txaloen bidez erritmoa markatzea abesti guztian zehar.
Helduen laguntzarik gabe, ikasle taldea bitan banatu eta txandaka erritmoa txaloka markatzea. Lehen zortzi konpasak talde batek, hurrengo zortziak besteak.
Proposamen hau haurren erritmora egokitu daiteke. Haur batzuek nahikoa izango dute astebete pausu guztiak burutzeko. Beste haur batzuk, aldiz, hilabete beharko dute gauza bera egiteko. Haur bakoitzak bere erritmoan ariketak burutzea da jarduera. Ez dago zertan pausu guztiak burutu beharrik. Nahi duenak, lehen bi pausuak soilik burutu ditzake, edota lehena bakarrik. Norberaren aukera da hori.
Jarduera hau burutzeko gorputz perkusio desberdinak honako hauek izan daitezke: txaloak, lurrean pausuak, eskuekin bularra kolpatzea, eskuekin izterrak jotzea, kriskitinak egitea etab.