ABESTIAK
HitzKetako abesti bilduman aurkituko dituzuen abestiak sei multzotan banatuta daude: euskal tradiziotik jasotakoak, eskuen mugimendua lantzeko abestiak, jolaserako edo dantzarakoak, animaliei buruzkoak, lasaitzeko edo lotarako abestiak eta ospakizunetarakoak. Multzo bakoitzaren barruan, hainbat abestiren bideoak aurkituko dituzue; horietako batzuek abestiarentzat proposatutako dantza erakusten dute, eta, gehienek abestiaren letra ere badakarte, nahi izanez gero, abestia kantatu eta dantzatzeko.
Horretaz gain, azpiko aldean dagoen diskografian, haurrekin erabiltzeko aproposak diren zenbait diskoren izenak proposatu ditugu. Halaber, disko horien izenetako batzuen gainean klikatuta, diskoko abestiak entzuteko aukera dago.
Gainera, abestiak eta musikarekin lotutako zenbait eduki lantzeko proposamen didaktikoa ere eskuragarri jarri dugu.
DISKOGRAFIA
Azalerako ipuinak (2019). Batzuen artean. Gaztelupeko Hotsak
Behin bazen (1992). Koldo Amestoy eta Bixente Martinez. Elkar
Bularretik Mintzora: kantak, poemak, ipuinak (2007). Batzuen artean. Galtzagorri Elkartea
Jolas-Molas: jolasean aritzeko poematxoak eta kantuak (2011). Itziar Zubizarreta eta Aitziber Alonso. Galtzagorri elkartea.
Sasi Guztien Gainetik: ipuinak, jolasak, kantak (2011). Batzuen artean. Galtzagorri Elkartea