HitzKeta
Kulturarekin hitzartzeko txokoa
Haurrentzako euskal abesti, olerki eta liburu bilduma
Ongi etorri haurrentzako euskal abesti, olerki eta liburu bildumara!
HitzKetan euskarazko abesti, olerki eta liburu bildumak aurkituko dituzue, atalka sailkatuta. Gainera, bilduma bakoitzarekin batera, berauek lantzeko proposamen didaktikoak dituzue eskuragarri, baita beste zenbait lanketa ere.
Horrela, haurrentzako euskarazko eta kalitatezko materiala orrialde honetan bildu eta guztientzako eskuragarri jarri nahi izan dugu, sareak eskaintzen dituen aukerak baliatuz.
Era berean, eta, esan bezala, guztientzako baliagarria izateko helburuarekin, garrantzitsua iruditu zaigu euskaraz ez dakiten horiei ere euskarazko materiala ezagutu eta erabiltzeko aukera ematea; horratx orrialdea bai euskaraz, bai gaztelaniaz egotearen arrazoia.
Sartu, kuxkuxeatu eta erabili, baietz zuri ere hitzek egin kili-kili!
Lagundu bildumak osatzen
Gure bildumetan bildu gabe dauden eta zuek ezagutzen dituzuen olerki, abesti eta liburuak zein diren jakin nahi dugu. Zure iradokizun eta proposamenak partekatzeko, klikatu hemen eta parte hartu bildumen osaketan.
Webgune interesgarriak:
Ikusbera (Jolas interaktiboak eta bestelako denbora-pasak)